Herria ezagutzeko bosgarren mendi ateraldia ekainaren 22an

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Goizeko 9:00etan abiatuko da

Goizueta ezagutzen egitasmoko bosgarren mendi buelta ekainaren 22an antolatu du Umore Ona elkarteak. Beti bezala, goizeko 9etan abiatuko dira mendizaleak plazatik abiatuta Martitxene, Alkaso, Aranola, Ibarrolako borda, Tartazuko harria, eta Santakruzen barrena berriro ere herriko plazara bueltatuko dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun