Leire Erbitik XVIII. Donostiako hiriaren nazioarteko piano lehiaketa irabazi zuen, Irungo beste mutiko batekin batera lehen aipamena lortuz. Elkainaren 16an Burlatan jokatuko den Euskal Herriko Haur Kantu jaialdian Naroa Erbiti ahizparekin eta Ane Iragorri lesakarrarekin batera parte hartuko du, Garazi Erbiti musikariaren laguntzarekin.