Hortxe ditugu San Juan suak

JM BARRIOLA 2013ko ekainaren 17a

Urtero legez Sanjuan bezperan herri afaria antolatuko da Udala eta Aurreraren artean. Ekainaren 23an plaza herritarrez beteko da afaria egiteko eta ondoren udako solsti­zio­­ko suetan saltatuz, bizibe­rritzeko. Mila lagun in­guru biltzen dira urtero plazako afari ho­rre­tan. Arratsaldean herriko gaztetxoek dantza saioa eginen dute eta opilak banatuko dira. Jubilatuek ere afaria eginen dute eta txartelak salgai jarriak dituzte 15 eurotan elkartean. Beraz aurtengoan ere giro ederrean joanen zaigu gau magiko hau.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun