Gorriztaran auzoko Sanpedro jaiak

JM BARRIOLA 2013ko ekainaren 17a

Leitzako Gorriztaran baserri auzoan, ekainaren 30ean  San Pedro egunez jaia eginen da ohitura denez. Aurtengoan ere heldu zaigu egun haundia pesta ospatzeko. Prest dute egitaraua, Usategietako gainean, Basakabi au­rrean eginen dituzten ekimenak. Egitaraua:    
• 10:00: Meza.
• 11:00: Herri kirolak.
• 14:00: auzotarren bazkaria.
• 17:00: Mus txapelketa.
• 19:00-24:00: Dantzamusika ( atsedenaldian txokolatea emanen  zaio nahi duen guziari).
• 20:30: XXV. Txintxu­rrin txapelketa.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun