Lehen aldiz ospatu zen Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasteketa Leitza eta inguruko herrietan ekainaren1ean. Kasik egun guztian euria eta haizea izan ziren protagonista, beraz oso eguraldi txarrarekin egin zen lasterketa. Goizeko 7:00etan 500 bat lasterkarik hasi zuten erronka eta horietatik 366k lortu zuten bukatzea. Gizonezkoen artean irabazlea Angel Arrieta Lujanbio Uharte-Arakilgo Aralar-Mendi klubekoa izan zen (6:45:51). Emakumezkoen artean lehena, Ibarrako Leire Agirrezabala Ezkurdia izan zen (8:24:08). Lasterkariak oso pozik eta gustura gelditu omen ziren eta antolatzaileak (ESAIT eta borondatezko taldeak) arrakasta ikusita, lasterketa hau urtero izatea aurreikusten dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!