Ekainaren 14 eta 15ean egiten ari dira Madrilen 2013ko Urrezko Sudurraren finala. Lehiaketa honetan, finalerdiak gainditu estatu osoko 73 sumillier edo ardo dastatzaile bildu dira. Tartean, Iruñeko La Cocina de Alex Múgica jatetxean sumullier lana egiten duen Arantxa Sagastibeltza leitzarra izanen da Nafarroako ordezkaria.
Leitzako sumellierra 2008ko edizioko finalean ere izan zen, baina ezin izan zuen lehen fasea gainditu.
Lehiaketa honetako 22. edizio honetan, kopa beltzean zerbitzatutako mundu osoko bortz ardo dastatu beharko dituzte partehartzaileek, hau da, usaimenaren bidez bakarrik asmatu beharko dute ardoaren ezaugarri ezberdinak. Espainiako ardo onenak zein diren ere bertan erabakiko da. Nafarroako Jatorrizko Izendapenak zenbait tailer ere eginen ditu bi egunotan eta ahateki eta gazta dastaketak ere eskainiko ditu ardoarekin batera.