'Diztela!' eguna izanen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 14a

Euskal Herriko hainbat herritan Alde hemendik eguna ospatuko da larunbatean, eta Leitzan ere ekimen horrekin bat egin eta Diztela! eguna izanen dute. Indar polizialak ez dituztela nahi aldarrikatzeko eguna izanen da.

Euskal Herriko hainbat herritan Alde hemendik eguna ospatuko da larunbatean. Leitzan ere ekimen horrekin bat egin dute eta Diztela! eguna izanen dute. Indar polizialak ez dituztela nahi aldarrikatzeko eguna izanen da.

Horren harira, egitarau hau prestatu dute: 11:00etan Diztela! dinamikaren lehenengo batzarra eginen da Atekabeltzen. 13:00etan, berriz, manifestazioa eginen da plazatik abiatuta Diztela! Ez Maxurrenean ez inon lelopean. 17:30ean Iñigo Cabacas, crónica de una herida abierta dokumentala ikusteko aukera izanen da Atekabeltzen eta horren ondotik, eredu polizialaren inguruko eztabaida eginen dute. Bukatzeko, 23:00etan Matxura taldearen kontzertua izanen da Atekabeltzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun