Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Aresoko Udalak antolatuta, Aresotik Goizuetara bitarteko mendi ibilaldia eginen da larunbat honetan, ekainak 8. Aresoko plazatik 09:00etan abiatuta, Leitzaran, Urepel eta Mandoegin barrena Goizuetara ailegatuko dira mendizaleak eta bertan bazkaria izanen dute esperoan. Guztira, 18 kilometro luze eta 500 metroko desnibela duen ibilbidea osatuko dute. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, erritmo guztientzako egokia da ibilbidea eta mendian ohitura handirik ez dutenek edo haurrek ere egiteko modukoa. Hori bai, 14 urtetik beherakoak arduradun batekin joan beharko dute.
Bueltarako autobusa ere izanen da. Izen-ematea 13 euro kostako da herriko bizilagunentzat, 15 euro besteentzat eta 5 euro haurrentzat. Udaletxean egin behar da (948 510327 edo aresokoudala@ibercom.com).