Nafarroako egoerari buelta emateko soluzioak bilatzeko bilerak deitu ditu Leitzaldeko EH Bilduk

TTIPI-TTAPA 2013ko eka. 4a, 09:41

Ekainaren 4an Goizuetan eta 6an Leitzan eginen dira

Mendialdeko EH Bilduk zenbait bilera antolatu ditu, “esparru ezberdinetatik Nafarroak bizi duen egoera lazgarriari aterabidea eman nahirik”. Ekainaren 3an Larraungo udaletxean Larraun-Lekunberriko eragileekin egindakoaren ondotik, ekainaren 4an, asteartean, Goizuetako udaletxean, Goizuetako eta Aranoko eragileekin eta hilaren 6an, ostegunean, Leitzako udaletxean, Leizako eta Aresoko eragileekin eginen dituzte, arratsaldeko 20:00etan.

Mendialdeko EH Bilduk zenbait bilera antolatu ditu, «esparru ezberdinetatik Nafarroak bizi duen egoera lazgarriari aterabidea eman nahirik». Ekainaren 3an Larraungo udaletxean Larraun-Lekunberriko eragileekin egindakoaren ondotik, ekainaren 4an, asteartean, Goizuetako udaletxean, Goizuetako eta Aranoko eragileekin eta hilaren 6an, ostegunean, Leitzako udaletxean, Leizako eta Aresoko eragileekin eginen dituzte, arratsaldeko 20:00etan.

EH Bilduko oharrak dioenez, «aldaketa sakon bezain irmoa ezinbestekoa dela gutxik uka dezakete abagune honetan. EH Bildun hilabeteak daramatzagu aldaketa beharrari oinarri zehatzak jarri nahirik. Nafarroako errealitatearen diagnosi zabala egiten hasi ginenetik hona hamarnaka eragileekin solas egiteko aukera izan dugu. Harremanetatik ondorio bat atera dugula esan daiteke: ezberdinen arteko akordioek eginen dute bideragarri ezarri nahi diguten ereduari alternatiba».

Zentzu horretan proposamen zehatzak ebazten jardun dira eta gauzak aldatuko badira herritarren eta eragileen parte hartze zuzenetik izango dela ziur daude. «Horregatik hain zuzen ere gure proposamenak zuekin partekatu nahiko genituzke, eztabaidatu eta iritziak jaso ahal izateko. Azken finean zuek zarete zuen eremuan errealitatea aldarazteko ezinbesteko diren neurriak hoberen ezagutzen dituzuenak», dio EH Bilduk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun