Eskolako haurrek bisita izan zuten pasa den astean, Berrobiko Agurtzane Belauntzaran etorri baitzen. Hau munduko txoko askotan ibilia da eta oraingo bisitan Indonesian Bajao etniakoen bizimodua eta bere esperientzia kontatzera etorri zen. Bertan bost hilabete eman ditu eta argazki erakustaldia eta bideoa ere ikusi ahal izan zituzten haurrek. Lehen Hezkuntzan, gainera, kultura ezberdinak lantzen aritu dira eta oso gustora egon ziren guztiak Agurtzanerekin.