Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak eta Aresoko Udalak antolatuta, herritik Goizuetara bitarteko mendi ibilaldia egingo da ekainaren 8an. Aresoko plazatik goizeko 9:00etan abiatuta, Leitzaran, Urepel eta Mandoegin barrena Goizuetara ailegatuko dira mendizaleak eta bertan bazkaria izanen dute esperoan. Guzira, 18 kilometro luze eta 500 metroko desnibela duen ibilbidea osatuko dute. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, erritmo guzientzako egokia da ibilbidea eta mendian ohitura handirik ez dutenek edo haurrek ere egiteko modukoa. Hori bai, 14 urtetik beherakoak arduradun batekin joan beharko dute. Bueltarako autobusa ere izango da. Izen ematea 13 euro kostako da herriko bizilagunentzat, 15 euro besteentzat eta 5 euro haurrentzat. Udaletxean (948 510327 edo aresokoudala@ibercom.com).