Gero eta bisitari gehiago hartzen ditu herriak

Ainhoa ANSA 2013ko maiatzaren 31

Errenteriko Telleri ikastetxeko ikasleak, Aranon izan ziren. Enrike HUIZI

Udaberri eta uda usainak mendizale eta bazter hauen maitaleak mugitzen ditu eta Aranon poliki poliki nabaritzen da bisitari hauen emaria igo dela. 
 
Pasa den apirilaren 25ean Errenteriko Te­lleri ikastetxeko DBHko bigarren mailako ikasle batzuk ederki gozatu zuten. Txautxikiko Enrike Huizi irakasleak aipatu digunez, «autobusak Gutzikin utzi gintuen. Handik, Bekerritik barna herrira joan ginen. Gero, Luxanbi eta So­tsotik Surora joan, eta handik Juan Donostira.  Aldapatxoa igo eta bertan hamaiketakoa egin genuen patxada ede­rrean. Mendiz mendi Oraunera ailegatu, Burniñera joan, han egonaldi bat egin genuen eta Burniñetik Arano herrira joan ginen.  Bertan bazkaldu lasai aski eta Gutzikira joan ginen autobusa hartzera».
Herritarrak ere ibilaldi bat egitekotan dira. Latxeko erre­ka bazte­rretik atera eta Eun­t­zin­go harria izanen dute jomuga egun hauetakoren batean, eguraldiak laguntzen badu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun