Maiatzaren 22an istripu larria gertatu zen Hernanirako bidean, kanpin inguruan. Kamioa errepidetik atera eta 20 metroko eroria izan zuen. Burgoseko gidariak hanka eta bertze zenbait hezur hautsi zituen eta herriko suhiltzaile boluntarioek atera behar izan zuten eta Donostiko ospitalera eraman.