Ostiral honetan, maiatzak 31, Umore Ona abesbatzak kantu-poteoa egingo du herriko tabernetan. Hasiera, 19:30ean izanen da Amaia kafetegitik.
Ekainaren 8an, berriz, Donostiako Kursalera doa abesbatza, arraunlarien San Migel Ligaren aurkezpena dela eta, Imanol Kamio zuzendariakin, Hernaniko Kantuz,Ereñozuko Ozenki eta Trintxerpeko Abesbatzarekin batera, ACTko Ereserkia abesteko, besteak beste.
Ekainaren 22an Hernanira doa Umore Ona abesbatza Egunsentia edo Aurorak kantatzera, bertako Kantuz eta Ereñozuko Ozenki abesbatzarekin batera.