Ekainaren 1ean izanen da Euskal Herriko Mendi Erronka, Esaitek antolatuta. Mendi lasterketa gogorra eta ausartentzat pentsatua da, 64 kmko ibilbidea osatu beharko baitute, 3.500 metroko desnibelarekin. Dagoeneko 545 kirolarik baino gehiago eman dute izena. Bezperan Alex Txikon alpinistaren Himalayako azken bidaiaren aurkezpena izanen da zinean 20:30ean, aurretik dorsalak banatuko dira. Lasterketa larunbatean goizeko 5etan hasiko da. 200 laguntzaile ariko dira lanean dena ongi atera dadin.