Bosgarren aldiz antolatu dute Sagardo Eguna. Ekainaren 7an arratsaldeko 8etan sagadoaren historia azalduko du Jakoba Rekondok Aurrerako goiko aretoan. Ekainaren 8an, berriz, arratsaldeko 7etan, herriko plaza, sagadozaleez beteko zaigu, 20 sagardotegik eskainiko duten aurtengo uztaren emaitzak dastazeko. Urtetik urtera gorantz doan pesta dugu hau eta honekin aurtengo XXXVI.Kultur Aroa, bukatuko da.