“Ocho apellidos vascos” pelikula grabatzeko asmoa dute herriko alde zaharrean. Emilio Martinez Lazaro zuzendari madrildarrak zuzenduko du eta bertan artista ezagunak hartuko dute parte, besteak beste Clara lago, Karra Elejalde, Carmen Machi… Borja Kobeagaren gidoiarekin. Komedia bat izanen omen da. Aurreko asteetan ibili dira alde zaharreko kaleak eta hainbat etxe begiratzeko, dekoratu bila. Ekainean izanen da errodajea eta gutxienez bi edo hiru aste eginen dute Leitzan. Ondoren Getaria eta Zarautzera ere joatekoak dira.