1991. urtean izendatu zituzten Leitzako izeiak (abies alda), Nafarroko monumentu natural. 53 dira denera eta zutoi tenteak 40 metrotik gorako luzera dute. Dirudienez XIX.mendean mintegi bat zen toki hau, eta Iratitik ekarriko zituzten izei landareak edo haziak gero beste lur eremu batzuetara aldatzeko; zerbaitengatik bertan gelditu ziren eta orain ikusgarriak dira. Bisitari asko joaten da bertara hauek eta inguruan dauden zuhaitz multzoak ikustera. Horregatik, Nafarroko monumentu naturalen arduradunak ihartuta zeuden hiru izei botatzeko eskatu zuen, sortzen zuten arriskua ekiditeko asmoz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!