20 sagardo desberdin dastatzeko aukera izanen da larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko ekainaren 7a

Sagardo Egunean jendetza elkartzen da Leitzako plazan. Argazkia joan den urtekoa da.

Bosgarren aldiz Sagardo Eguna antolatu dute

Aurten bosgarren aldiz eginen den Sagardo Egunaren baitan, ostiralean, Jakoba Rekondok sagardoaren historia azalduko du eta larunbatean herriko plaza sagardozaleez beteko da 20 sagardotegiren aurtengo uzta dastatzeko.

Bosgarren aldiz Sagardo Eguna antolatu dute Leitzan, eta ortziral eta larunbaterako ekitaldiak prestatu dituzte. Ortziralean, ekainak 7, 20:00etan sagardoaren historia azalduko du Jakoba Rekondok Aurrerako goiko aretoan. Biharamunean, berriz, 19:00etan herriko plaza sagardozaleez beteko da 20 sagardotegik eskainiko duten aurtengo uztaren emaitzak dastatzeko.

Sagardo Egunak emanen dio bukaera aurten XXXVI. aldiz egin den Leitzako Kultur Aroari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun