Iskibi kanpinak antolatzen duen BTT zeharkaldiaren laugarren edizioa eginen da ekainaren 2an, igandean. Izen ematea 09:00etan hasiko da eta irteera 10:00etan izango da. Parte hartzeko, Internet bidez eman daiteke izena www.kirolprobak.com webgunean, 12 euro ordainduta eta bestela, egunean bertan, 16 euro ordainduta.
Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 34 kilometro izango ditu eta laburrak, berriz, 25km, Iskibitik abiatu eta bertan helmugaratuz. Zeharkaldiaren tracka eta desnibelak honako link honetan azaltzen dira: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1654834
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Parte-hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, bi abituallamiento gune egongo dira eta bukaeran, luntxa , opari zozketa, dutxak eta txirrindak garbitzeko aukera ere izango da. Proba egunerako 12 euroko menua prestatu dute Iskibi kanpinean, bertan bazkaldu nahi dutenentzat.