Maiatzaren 26an, igande goizean jokatu zen Umore Ona elkarteak antolatutako Goizuetako krosa eta eguraldi bikaina egin zuten. Denera 158 korrikalari atera ziren, 76 ttikienen kategorietan eta 82 proba nagusian. Gizonezkoetan Irurako Unai Señoran eta emakumezkoetan Iraizozko Vanesa Pacha izan ziren irabazleak. Ikusi argazkiak
Alde batetik txikiek izan dute aukera korrika egiteko, denera 76 neska mutikok hartu zuten parte bi kategoritan eta denentzat izan zen oroigarriren bat.
Helduen laisterketan 82 pertsonak zuten izena emanda eta gizonezkoetan lehenengoa, Irurako Unai Señoran Bengoa izan zen, honek 3 kilometroko zirkuitoari hiru itzuli emateko 32:04 minutu behar izan zituen, benetan marka ederra. Bigarren Aitor Etxeberria Igeldoarra izan zen 30 segundura eta hirugarren Zumaiako Martin Amilibia izan zen, hau 33 segundura iritsi zen.
Emakumezkoen artean, irabazlea, Iraizozko Vanesa Pacha izan zen eta honek 36 minutu eta 36 segundu behar izan zituen ibilbidea osatzeko, bigarren Oreretako Leire Fernandez gaztea eta hirugarren Hernaniko Karen Ortiz de Guinea izan ziren. Herritarren artean onena gizonezkoetan Martin Etxeberria izan zen eta herriko lehenengoa izateaz gain sailkapen orokorreko bederatzigarren lekuan iritsi zen 36:00 denbora eginaz, eta herriko lehenengo emakumea Ane Zinkunegi, 52:28ko denborarekin.
Laisterketa bukatu ondoren denek izan zuten dutxatzeko aukera eta ondoren sari banaketa eta zozketak egin ziren bitartean hamaiketakoa ere eskaini zitzaien parte hartzaile guztiei.
Eguna oso ongi joan zen eta antolatzaileek iaz berreskuratutako ohiturari jarraipena emanez, balorazio ona egin dute. Iazko parte hartzaile kopurua igo egin da eta datorren urtean arrakasta haundiago izan dezan lanean jarraituko dute.