Murrizketen aurka Lib-dupa grabatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 24a

17:00etan Osasun Etxetik abiatuko dira eta herriko plazara joanen dira

Murrizketei ez! lelopean bideo grabazioa eginen dute Leitzan larunbatean. 17:00etan Osasun Etxean egin dute hitzordua eta hortik abiatuta Herriko plazan amaituko dute ekimena.

Murrizketei ez! lelopean bideo grabazioa eginen dute Leitzan larunbatean. 17:00etan Osasun Etxean egin dute hitzordua eta hortik abiatuta Herriko plazan amaituko dute ekimena. «Langabetu nahiz langile, jubilatu, mekanikari, dendari edota ikasle ala irakasle, musikari edo kirolari,..». Denei egin diete parte hartzeko gonbitea, «denok badugulako zer esan, badugulako zer aldarrika».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun