Enborrak zeramatzan kamioi bat bidetik atera zen atzo Goizuetan, 20 metroko altueratik erori zen eta istripuaren ondorioz, kamioigidariak zauri larriak egin zituen. Ezbeharra atzo ilunabarrean gertatu zen eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta herriko guardiako medikua izan ziren gidaria artatu zutenak. Donostiako suhiltzaileak ere ezbeharra gertatu zen tokira hurbildu ziren, nahiz eta ez zuten esku hartu.
Suhiltzaileak hurbiltzerako Burgosko kamioigidaria ibilgailutik kanpo zegoen, baina ezin zuen errepidera igo hanka hautsia zuelako. Horrez gain, traumatismo batzuk ere bazituen. Goizuetako suhiltzaileek atera zuten, baina baldintza txarretan, une hartan gogotik ari baitzuen euria eta istripua gertatu zen tokian malda haundia dagoelako. Zauritua Donostiako ospitalera eraman zuten.