Mikel aingeruaren bisita izan genuen apirilaren 28an. Beti bezala, meza ospatu zuen eta herriari bedeinkazioa eman zion. Mezetara joan ez zirenek plazan bera agurtzeko aukera izan zuten. Orain bisita bueltatzea gelditzen da, iraileko lehen igandean herriko gurutzea joango zaio bisitan, beste hainbesterekin.