Pake toki elkarteko mus txapelketaren finala apirilaren 27an jokatu zen. Migel Mari Begiristain eta Migel Zabaleta suertatu ziren txapeldun eta Aingeru Etxaide eta Txomin Zubilaga azpitxapeldun. Arratsaldean finaleko partidak jokatu ondoren, afari ederrarekin eta trofeoaren banaketarekin bukatu zen eguna.