Bazkari eder batekin ospatu zuten jubilatutek beren eguna. Maiatzaren lehen igandean ospatu ohi dute jubilatu elkartekoek beren egun hau. Jenaro Sagastibeltza da 140 kide biltzen dituen elkartearen presidentea. Eguerdiko meza ondoren bazkaldu zuten eta 85 urtetik gorako zazpi lagun eta Urrezko Ezteiak egin dituen bikote bat omendu zituzten.