Eskuz binakako pilota txapelketa antolatu da XXI. aldiz herriko plazan. Pilota goxoarekin jokatuko dira partiduak eta 15 urtetik gorakoak parte hartu dezakete. Ligaxka bat eginen da eta ondoren 1. eta 2. mailako finalerdi eta finalak jokatuko dira. Aurrerako pilota eskolakoek antolatzen dute plazan jokatzen den txapelketa eta arrakastatsua suertatzen da.