Lehen, lau garbileku izan ziren gure herrian. Horietatik Aienea etxe ondoan, plazako goi partean dagoena, ailegatu zaigu garai hauetara. Ursain garbilekukoarena zati bat dago, Iturrizarrea izenarekin ezaguna dena. Iturriberrian, Aieneko garbilekua izenarekin ezaguna dena, Udalak panel bat jarri du. Bertan, garbiketa lanak, nola egiten zituzten, teknikak, sabea, lixue, eta garbileku zaharrak non ziren azaltzen da.