XXXVI. Kultur Aroan murgildua dago herria

JM Barriola 2013ko maiatzaren 17a

Eskulangintza azokak 35. edizioa beteko du maiatzaren 26an. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 26ko Eskulangitza Azokaren 35. edizioarekin borobilduko da hilabeteko egitarau zabala


Alke Leitzako kultur Taldeak eta herriko eragileek elkarlanean maia­tza-ekainean kultur aroa antolatu dute. Bertan musikak, hitzaldiak, artisautzak eta festak tokia izanen dute. Urteroko moduan herriko komer­tzio eta lantegiak, eta baita Kaxkabel­tza komer­tzianten Elkar­-teak, Udalak, Aurrerak, guroso elkarteek, Atekabeltz Elkarteak, To­rrea, Perri­tza eta Gaztañaga tabernek posible  eginen dute XXXVI. Kultur Aroa aurrera egitea. Maiatzaren 10an  hau­rrekin sormen tailerra eta antzerkia egin zen Erleta eskolan. Maia­tzaren 11n eguerdian Gorritiko gazteluan elkartu zen jendea, eskualdeko  oroimena berreskuratuz. Maiatzaren  15an 20:00etan liburutegian Aizkora apustuak eta txapelketen historia hi­tzaldia eskainiko da. Maiatzaren 16an, Banka etikoa eta alternatiboa hitzaldia izanen da, Fiare bankaren Mikel Ortigosaren eskutik.
Maiatzaren 17an, 19:00etan zinean Aralar Musika Eskolakoen emanaldia eta 23:00­etan Peritzan “Carlos Colina y los otros” kon­tzertua.
Maiatzaren 18an, larunbat goizeko 9etan mendi ibilaldia: Okabio-Areso-Leitza, Mendibil mendi taldearen eskutik. 20:00etan Hirutxulo folk taldearen kontzertua Gaztañagan. Hauek igande eguerdian ere joko dute leku berean.12:00etan organo eta biolin kontzertua elizan,  Igande arratsaldean 19:00etan Pottola an­tzerki lana zinean. 
Maiatzaren 20an, 19:30ean Emakume baserritarren begiradak erakusketaren aurkezpena eta dastaketa izanen dira Udaleko aretoan (Josune Gorriti, EHNE).
Maiatzaren 21ean, 20:00etan  Elikadura subirotasuna hitzaldia Au­rreran 20:00etan  Ainara Urrizaren eskutik.
Maiatzaren 22an, 20:00etan Aurreran auzolanaz ariko da Jasone Mitxeltorena.
Maiatzaren 23an, 20:00etan Independen­tzia Nafarrorik gabe? ma­hai ingurua  Floren Aoiz, Txente Rekondo eta Anjel Rekalderekin.
Maiatzaren 24an, 17:00etan zinean Lei­tzako haurren dantza saioa. Ondoren, 23:00etan, La Jodedera taldearen kontzertuaTorren.
Maiatzaren 25ean, egun guztian Atekabeltz Eguna ospatuko da, eta gauean kontzertuak izanen dira. Jeiki abesba­tzak 20:00etan karrapean kontzertua emanen du, Munduko folklorea gaiarekin.
Maiatzaren 26an eta 11etatik aurrera XXXV. Eskulangintza Azoka ospatuko da. Ondoren, ekainean,  Kultur Aroko ekintza gehiago ere izanen dira eta hurrengoan emango dugu horren berri. Erakusketak izanen dira Aurreran eta Udaletxean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun