Giro ederra izan da aurten ere Txinoko festetan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Felix Loiarte

Hamargarren urtez giro ederra izan zen maiatzeko lehen asteburuko Txinoko festetan. Ostiralean, Aralar Musika Eskolakoen kontzertua, bertsolariak eta mus txapelketa izan ziren. Larunbatean, dantzari txikien saioaren ondotik, txupinazoa bota zuen Koro Eskudero auzotarrak. Segidan, trikitixa doinuak hedatu ziren eta horien ondoan, lehen aldiz, gaztetxeak hala eskatuta Rosa Olaizolak sortutako dragoi koloretsua ibili zen. Txinoko auzotarren eta herritarren arteko herri kirol desafioa, hamar lagunez osatutako bi taldeek hamar proba egin ondotik ez zen irabazle garbirik suertatu eta berdinketarekin bukatu zen. Herri bazkarian 150 bat lagun bildu ziren, arratsaldean ere musika izan zen eta gauean kontzertuak gazteen tabernan NoNguayaz eta Patxuko Nice taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun