Umore Ona elkarteak antolatzen duen Goizueta ezagutzen laugarren mendi buelta egin zuten apirilaren 28an. Nahiz eta asteburu guztian eguraldi kaxkarra izan, zortea lagun izan zuten eta igande goizean eguraldia portatu egin zen. 36 lagun bildu ziren mendi buelta egitera. Plazatik abiatu eta Labeko borda, Petanxelaia, Etxolla, Txakurtxoko borda eta Kaleko bordan barrena, berriz ere herrira bueltatu ziren. Herri Krosa dela eta, maiatzean atseden hartuko dute.