Umore Onaren herri krosa hilaren 26an eginen da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a


Joan den urtean he­rri krosa berreskuratu zuen Umore Ona Elkarteak eta aurten ere eginen da, bigarren urtez segidan, maiatzaren 26an.


Igande goizeko 10:30ean hasiko dira txikienak, 10 urte arteko neska-mutikoak eta 800 metroko ibilbidea eginen dute. 10:45ean alebin, infantil eta kadete mailako korrikalariak aterako dira (11-15 urte artekoak) eta 1.800 metroko ibilbidea eginen dute eta 11:00etan emanen zaio irteera 16 urtetik gorakoen laisterketari. Hiru kilometroko luzera du zirkuituak eta hiru itzuli egin beharko dira, bederatzi kilome­tro osatuz.


Laisterketaren ingu­ruko informazio gehiago eta izena emateko www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke. Izen-ematea oroko­rrean 10 euro gostako da, baina herritarren­tzat 8 euro eta egunean berean 15 euro.


Kanpotik datozen partaideentzat, antolakuntzak dutxak eta mo­txilak uzteko gunea pres­tatuko ditu. Gisa berean, parte hartzen dutenentzat opariak izanen dira eta  zozketak ere eginen dira.

SARIAK
Gizonezko eta emakumezkoetan, sailkapen orokorrean lehenengo hiru postuetan gelditzen direnek sariak izanen dituzte: lehenak txapela, bildotsa eta botil bat ardo; bigarrenak bi txuleta eta botil bat ardo eta hirugarrenak baserriko oilaskoa eta botila ardo. Horiez gain, helmugaratzen diren lehenengo gizonezko eta emakumezko goizuetarrek bakoitzak trofeoa, bildotsa eta botil ardoa hartuko dituzte.


Gogoan izan, Internetez aurretik eman daitekeela izena www.kirol probak.com webgunean edo bestela, egun berean. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun