Datorren igandean, maiatzak 19, Okabio inguruko gainetan barrena ibiliko da Leitzako Mendibil mendi taldea, herrian bertan. Hiru ordu eta erdi inguruko zailtasunik gabeko ibilaldia izango da eta 7 urtetik gorako haurrentzat ere egokia da. Hala ere, adin txikikoak etorriz gero, arduradun batekin azaldu beharko dute. Goizeko 9:00etan plazatik aterako dira.
Plazatik aterata, Odion (750 m.), Astobiaga (862 m.), Soromearreta (862 m.), Irupagoata (844 m.) eta Urtezar (700 m.) igaroko dituzte, berriz ere plazara bueltatzeko.