Pelikula bat grabatzeko figuranteak behar dira Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 13a

Madrilgo ikusentzunezko enpresa batek 'Ocho apellidos vascos' filma grabatuko du

Madrilgo ikusentzunezko enpresa batek Ocho apellidos vascos filma grabatuko du. Maiatzaren 17an castinga eginen dute Leitzan, 10:00etatik 20:00etara, eta 18 eta 100 urte bitarteko jendea behar dute. Interesatuek helbide honetara mezua bidal dezakete, beraien argazki batekin: ochoapellidosvascos@temps.es edo bertzela, 915 558999ra deitu.

Emilio Martinez Lazaro zinemagilearen Ocho apellidos vascos filmeko irudi batzuk Leitzan grabatuko dituzte. Madrilgo ikusentzunezko enpresa bat da pelikula egin nahi duena eta Euskal Herriko hainbat tokitan eginen ditu grabaketak: Leitzan, Lasarten, Donostian, Arrasaten, Zarautzen, Getarian eta Zumaian. Baina horretarako 700 figurante behar ditu.

Leitzan eginen diren grabaketetan norbaitek figurante moduan parte hartu nahiko balu, maiatzaren 17an Leitzan izanen dira castinga egiteko, 10:00etatik 20:00etara. 18 urte eta 100 urte bitarteko jendea behar dute, hainbat perfiletako jendea: gazteak manifestazio bateko irudiak hartzeko, helduak portuan grabaketak egiteko, marinel itxura dutenak, ekialdeko eta afrikar itxura duten jendea, frontoian jolasten dakitenak, andaluziar itxurakoak, gitarra jotzen dakitenak, Sevillako dantzak dantzatzen dakizkitenak, mutil gihartsu eta kirolariak...

Interesatuek helbide honetara mezua bidal dezakete, beraien argazki batekin: ochoapellidosvascos@temps.es edo bertzela, 915 558999ra deitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun