Orain dela bost urte Udalak eta abeltzainen batzorde bateratuak, sute kontrolatuak egiteko plangintza bat landu eta martxan jarri zuen. Honekin larre erabilienak edota arrisku handia zuten parajeak, otediak ugaritu eta handiak zeudelako, kontrolpean eta modu arrazionalean erretzea bultzatu zen. Urtero edo bi urtetik behin, larre berak erre beharrean, urte askotan erretzen ez zirenak ere erretzea bultzatu zen. Bost urteko ziklo bat aurreikusi zen. Erreketak egiteko baimenak, Udalak berak eskatu ditu urtero eta abeltzainekin batera antolatu, EPRIF talde bereziaren laguntza lortzen zelarik. Emaitzak onak izan dira eta orain beste bost urteko ziklo berria osatzeko lanean hasiko dira.