Krisialdian jende eta famili askok estutasunak izaten ditu, hori dela eta Leitzako Caritasen baitan 9 bat herritarrek, Gizarte Zerbitzuekin elkar lanean, elikagai bilketa egin dute apirilaren 22tik 28ra bitartean. Arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara egon ziren karrapeko tabernan oinarrizko gaiak bildu eta antolatzen. Arroza, patatak, esnea, garbitzekoak, lixibak, jatekoak… Guztion laguntza ezinbestekoa izanen da larri dauden familiei laguntzeko eta herrian izan daitezkeen beharrak betetakoan, laguntza behar duten herrietara bideratuko da bildutakoa.