Erreka garbitzeko deialdia egin dute maiatzaren 18an

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 3a

Goizuetako boluntarioak erreka garbitze lanean, iaz. Artxiboko argazkia

Urumea erreka eta erreka bazte­rrak garbitzeko iaz Goizuetan egindako deialdiak arrakasta handia izan zuen eta 70 bat herritar aritu ziren, suhiltzaileen laguntzarekin txukuntze lan horietan. Aurtengoan, deialdi zabalagoa egin dute eta Goizuetarekin batera, Arano, Ereñozu eta Hernaniko herriek eta Guratrans elkarteak, CRANAk eta Euskal Autonomia Elkarteko Ura erakundeek egin dute deialdia maia­tzaren 18rako. Boluntarioek izen emateko zerrendak jarriko dituzte Goizueta eta Aranoko udaletxeetan, autobusak osatzen joateko. Goizuetako Olatso eta Arran­bide inguruan, Aranoko Abañon eta Ereñozuko Ugaldetxo eta Fagollaga inguruetan egin nahi dituzte garbitze lanak, beti ere bil­tzen den jendearen arabera. Hasiera batean, goizean lan egin ondotik Benta Be­rrin hamaiketakoa hartzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun