Beste urte batez, maiatzeko lehen asteburua aukeratu dute urtero indar gehiago hartzen ari diren Txinoko festak antolatzeko.
Maiatzaren 3an, ostiral arratsaldeko 6etan kontzertua eskainiko du Aralar Musika Eskolak. Eguraldi onarekin “Yandeneko orapen” izanen da emanaldia eta euria eginen balu Udaletxeko ganbaran. 20:00etan bertsolariak ariko dira Zubiondo tabernan. 22:30ean mus txapelketa jokatuko da leku berean. Bikote txapeldunak arkumea eramanen du saritzat eta azpitxapeldunek bi oilasko.
Halere, festetako egun handia larunbata izanen da. Goizeko 11:30ean dantzariak ariko dira Txino auzoan, baina euria eginen balu beheko frontoian. 12:00etan txupinazoa botako da, trikitilari eta buruhaundiekin. 12:30ean herri kirol desafioa jokatuko da: Txino auzoa vs herria. 14:30ean herri bazkaria eginen da goiko frontoian. 18:00etan musika izanen da eta 23:30ean kontzertuak gazteen tabernan NoNguayaz eta Patxuko Nice. Egitarau ofizialaz gain, «gau guzin giro earra ta nahi aiña parranda itteko aukera!» izanen dela ohartarazi dute antolatzaileek.