Liburuak elkar trukatuz ospatu dute Liburuaren Eguna eskolan

Juana Mari SAIZAR 2013ko mai. 3a, 09:22

Barazki eta frutak jateko kanpainan parte hartzen ari dira eskolako neska-mutikoak. Igone GOIKOETXEA

Nazabal eskola eta Guraso Elkarteak elkarlanean Liburuaren Eguna ospatu zuten apirilaren 23an. Umeek liburu bana eraman behar zuten eskolara gero zikloka elkar trukatu eta bi astez liburu hauek irakur zi­tzaten, eta gero berriro itzuli beren jabeei. Honekin liburu zaletasuna jo­rratu nahi dute.
 
Bestalde, Nafarroako hain­bat eskola bezala, Nazabal ere Elikadura Kanpainan murgilduta dago, apiriletik ekainera. Nafarroako Gobernuak lagunduta dieta osasun­tsu eta orekatu bat ohitura bihurtu dadin barazki eta frutak gosal­tzeko bidaltzen ditu astean hiru egunetan. Honekin batera Nafarroako fruta eta barazkiak ezagutu, barietate handia eta ezezaguna bidaltzen baitu kontsumitzeko. Aurtengoa bigarren urtea da Kanpaina honetan parte hartzen dutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun