36 lagunek parte hartu zuten Goizuetako Umore Onaren mendi bueltan

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 29a

Laugarren mendi buelta egin zuten goizuetarrek igandean. Igor Elizegi

Apirilaren 28an eguraldia lagun izan zuten

Umore Ona elkarteak antolatzen duen Goizueta ezagutzen laugarren mendi buelta egin zuten apirilaren 28an. Nahiz eta asteburu guztian eguraldi kaxkarra izan, zortea lagun izan zuten Goizuetan eta igande goizean eguraldia portatu egin zen. 36 lagun bildu ziren mendi buelta egitera.

Plazatik abiatu eta Labeko borda, Petanxelaia, Etxolla, Txakurtxoko borda eta Kaleko bordan barrena, berriz ere herrira bueltatu ziren.

Maiatzean mendi bueltarekin atsedenalditxoa hartuko dute Goizuetan, maiatzaren 26an herri krossa antolatuko baitu Umore Onak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun