Emakumea ahalduntzea helburu duen tailerra eginen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2013ko apirilaren 25a

Kiroldegian 9:30etik 12:30era

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Emakumeentzako bioenergetika eta ahalduntze tailerra antolatu du. Leitzako Kiroldegian bilduko dira 9:30etik12:30era. Teresa Martinez psikologoa eta gorputz lanketan adituak eta Koro Ormaetxea psikologoa, sexologoa eta gorputz lanketan adituak emanen dute saioa. 15 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago eta parte hartu nahi dutenek gizarte zerbitzuetara deitu beharko dute 948 51 08 40 edo 681 265 189 zenbakietara. Parte hartzaileek arropa erosoa eman beharko dute, galtzerdi potoloak eta manta bat.


Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Emakumeentzako bioenergetika eta ahalduntze tailerra antolatu du apirilaren 27an Leitzan. Kiroldegian bilduko dira 9:30etik12:30era eta adituak izanen dituzte saioan gidari lanetan. Teresa Martinez psikologoa eta gorputz lanketan adituak eta Koro Ormaetxea psikologoa, sexologoa eta gorputz lanketan adituak emanen dute saioa. 15 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago eta parte hartu nahi dutenek gizarte zerbitzuetara deituta izena eman beharko dute. Parte hartzaileek arropa erosoa, galtzerdi potoloak eta manta bat eraman beharko dituzte etxetik.


Bigarren aldia da gisa honetako tailerra antolatzen dutela. Lehendabizikoa iragan azaroan egin zuten, Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean. Tailer hark izan zuen harrera ona, eta jendearen balantze baikorra ikusita, bigarrengoz egitea erabaki dute.
 Kontzientzia lana eta emakumeek beren gorputza ezagutzea da egitasmo honen helburua. Eta bide batez, emakumeak elkartu eta euren artean konplizitatea sortzeko aukera eman nahi dute.
Tentsioak askatzen, erlaxatzen eta energiaz betetzen ikasteko ariketa aunitz proposatuko dituzte bi psikologoek larunbat goizeko saioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun