Gizarte zerbitzuak antolatuta, apirilaren 27an, goizeko 9:30etik 12:30era bioenergetika eta ahalduntze tailerra eginen da kiroldegian, Teresa Martinez Peñalba eta Koro Ormaetxea Bello psikologen eskutik. 15 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago tailerra. Interesa dutenek aurretik eman behar dute izena 948510840 telefonora deituz. Bioenergiaren helburua gorputzaren kontzientzia hobetzea eta gure onurarako lantzea da, bakoitzak bere burua ezagutu, disfrutatu, mugak jarri, gaitasuna sentitu, tentsioak askatu… emozioak lantzea. Norberaren gaineko ezagutza zabaltzen ikasteko bitartekoak emanen dituzte ikastaroan.