Herritarren ekimen honekin, Maxurrenea, kultur etxea bilakatzea eskatzen dute orain hamar urteko eskaera berrituz. Aurten, Nafarroko Gobernuak barne ministerioarekin duen kontratua errebisatu behar duenez, etxea herriari itzultzeko aukera ezin hobea dela uste dute. Horregatik, kanpaina jarri zuten martxan. Horren baitan, apirilaren 22an iluntzeko 8:00etan herriko plazan kontzentrazioa egitera deitu dituzte herritarrak Maxurrenea herrintzat lemapean. Apirilaren 24an Nafarroko parlamentuan lan saioa eginen dute, Maxurreneko egoera azaldu eta herriari itzultzeko eskaera eginez. Aurretik, alderdi ezberdinetako ordezkariekin,bilduko dira gaia azaldu eta babesa eskatzeko. Sinadura bilketa ere egiten ari dira egunotan. Herriko hainbat lekutan sinatzen ahal da eta kros egunean eta Kultur Asteko bi igandetan ere izanen da horretarako aukera.