Pasa den martxoaren 26an izandako Udal batzarrean, 1945. urtean Udalak, Antonio Lizarzari “Herriko seme kuttuna” emandako izendapena bertan behera uzteko akordioa hartu zuen, Bilduko hautetsien aldeko botuekin eta DNE eta UPNko hautetsien aurkako botuekin.
Antonio Lizarzak 1936ko estatu kolpea prestatzen paper nabarmena izan omen zuen eta ondoren izandako gerra bukatuta, errepresioa antolatzen ere nabarmen aritu omen zen. Mozio berean, Nafarroko udal guztiak bide hau jorratzera gonbidatu dituzte, Nafarroako Gobernua eta Estatuko delegaritzari, horrelako izendapenak eta garai hartako sinboloak kentzeko eskatu zaio.