XXXV. herri krosa antolatu du Aurrera Kirol Elkarteak apirilaren 27rako. Lasteketak, 10 kilometroko luzera du eta 17:30ean hasiko da. Izen emateko epea hilaren 25ean itxiko da. Kategori ezberdinak hauek izanen dira: benjaminak 800 metro, alebinak eta infantilak 2.500 metro, kadeteak eta juniorrak 5.000 metro, senior eta beteranoen artean gizonezkoek 10.000 metro eta emakumezkoek 5.000 metro laisterka egin beharko dituzte. Ondoren kiroldegian dutxatu ahalko dira guztiak. Egun hortan bertan, iluntzean Aurrerako Elkartean afaria izanen da menu goxoarekin. Afaldu nahi duenak Maimur liburudendan hartu behar ditu txartelak 18 eurotan.