Guraso Elkarteak antolatuta Zuhaitzaren Eguna ospatu da beste urte batez Urteaga inguruan. Umeek bere zuhaitza landatu zuten, herriko langileak aurretik egindako zuloetan, eguraldi ederra lagun zutela. Lan egin eta gero, merendua eta elkarrekin jostatzeko aprobetxatu zuten, mendiak ematen dituen aukerekin.