Harrera taldeak ekitaldia egin zuen herrian martxoaren 15ean. Lehenik filma ikusi ahal izan zen Herriko Etxeko lehen solairuan eta gero afaria Pake Toki elkartean. Gatazka politikoaren ondorioz izan eta diren preso eta erbesteratu ohiei egungo gizartean duintasunean bizi eta egokitu daitezen behar duten laguntza eskaintzen die Harrerak.