Aste Santuko oporraldian, beste urteetan ludoteka izaten zuten eskolako umeek, baina diru murrizketak direla eta aurten ez dute izan. Horren hutsunea bete nahian, Guraso Elkarteak arratsalde batean herri kirol jardunaldia antolatu zuen eta ondoren indarrak berritzeko merienda goxoa. Talde ederra bildu zen.