XXXV. Herri Krosa jokatuko da larunbat arratsaldean Leitzan

TTIPI-TTAPA 2013ko api. 25a, 16:55

Aitzineko edizioetan 200 lagun inguruk parte hartu izan dute Krosean.

Zazpi kategoriatan banatuko dituzte korrikalariak eta abiatzen lehenak Benjaminak izanen dira

Haur, gazte eta heldu, neska zein mutil, kaleetan barna korrika. Horixe izanen da apirilaren 27an Leitzan ikusi ahal izanen den argazkia. Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, eta Leitzako Udalaren, Kaxkabeltza merkatarien elkartearen eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariaren laguntzarekin XXXV. Herri Krosa antolatu dute.
 Parte hartzaileak zazpi kategoriatan banatuko dituzte eta adinaren arabera, ibilbide luzeagoa edo laburragoa eginen dute: Benjaminek 800 metroko buelta osatu beharko dute; alebinek eta infantilek 2.500 metrokoa; kadeteek, juniorrek eta senior emakumeek 5.000 metrokoa, eta senior gizonezkoek, 10.000 metrokoa. Benjaminak izanen dira korrika hasten lehendabizikoak, 16:30ean abiatuko dira irteeratik. Ondoren, 17:00etan, alebinak eta infantilak irtengo dira, eta 17:30ean gainerakoek eginen dute.


Haur, gazte eta heldu, neska zein mutil, kaleetan barna korrika. Horixe izanen da apirilaren 27an Leitzan ikusi ahal izanen den argazkia. Aurrera Kirol Elkarteak antolatuta, eta Leitzako Udalaren, Kaxkabeltza merkatarien elkartearen eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariaren laguntzarekin XXXV. Herri Krosa antolatu dute.
Parte hartzaileak zazpi kategoriatan banatuko dituzte, adinaren arabera, ibilbide luzeagoa eginez: Benjaminek 800 metroko buelta osatu beharko dute; alebinek eta infantilek 2.500 metrokoa; kadeteek, juniorrek eta senior emakumeek 5.000 metrokoa, eta senior gizonezkoek, 10.000 metrokoa. Benjaminak izango dira korrika hasten lehendabizikoak, 16:30ean abiatuko dira irteeratik. Ondoren, 17:00etan, alebinak eta infantilak irtengo dira, eta 17:30ean gainerakoek eginen dute.
 Parte hartzaileek izena eman beharko dute. Aurten, www.kirolprobak.com webgunean egin zitekeen inskripzioa, baina gaur amaituko da horretarako aukera. Oraindik izena eman ez dutenek lasterketaren egunean bertan, izen emate orria bete beharko dute Aurrera kirol elkartean, 15:30etik 16:30era. Inskripzioa aurrez egina duten Aurrerako bazkideek 9 euro ordainduko dute, eta gainerakoek txiparen arabera, 9 edo 10 euro. Lasterketa egunean bertan izena ematen duten bazkideek berriz 10 euro ordainduko dute, eta gainerakoek 15 euro.


Lasterketa amaitu ondotik, kiroldegian dutxatzeko aukera eskainiko dute. Horretaz gain, korrikalari guztiak helmugaratzen direnean, luncha jan eta sari banaketari ekingo zaio. Benjamin, alebin, infantil eta kadeteei dominak emango zaizkie, eta beste guztiek kamiseta bana jasoko dute. Trofeoak kategoria bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuari, eta lehenengo leitzarrari emango dizkiete, eta diru saria, berriz, sailkapen orokorreko lehen lau korrikalariek jasoko dute, kategoriak kontuan hartu gabe.
 Igande goizetik larunbat arratsaldera aldatu zutenetik, 200 lagun inguruk parte hartu izan dute azken urteetan. Herritarrez gain, Nafarroako hainbat herritako jendea eta Gipuzkoako korrikalariak ere parte hartu ohi dute. Interneteko izen emateak kontuan hartuta, parte hartzaile kopurua oraingoz ez dela oso handia adierazi dute antolatzaileek, horregatik mundu guztia animatu nahi dute Leitzara hurbildu eta korrika egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun