Maxurrenea Herrintzat plataformak, eraikina herriari itzultzeko eskatzen jarraitzen du hamar urteren ondotik. Herritarren nahia adierazteko asmoz, sinadura bilketa egiten hasi dira berriki. Herriko taberna, komertzio, lantegi zein udal bulegoetan eman dezakete beren atxikimendua leitzarrek. Krosaren egunean eta Kultur Asteko bi igandeetan ere mahaia jarriko dute Leitzako plazan, herritar ugari biltzen diren egun horietan, jendea sinatzera animatzeko asmoz.
Deialdiarekin bat egin nahi dutenek Torrea herrikoa, Gaztañaga, Landaberri, Peritza, Txoko, Musunzar, Adur, Leitzarra, Beatrizenea, Zortziko, Ogiberri eta Zirkulo tabernatan udaletxean eta liburutegian, Maimur eta Astiz liburudendatan, Sarrio lantegian eta gaztetxean sinatu dezakete agiria. Leitzako Sortuk ere bat egin du sinadura bilketarekin eta herritar guztiak deitu dituzte ekimenarekin bat egitera. Sinadura bilketaz gain, apirilaren 22an elkarretaratzea egitekoa dute Leitzan.